ARALARKO

Gure familiarena abeltegi txikia da, eta behi gorri piriniotarrak hazten ditugu. Gure gurasoen tradizio familiarrari eutsi nahi diogu, Lakuntzako abeltzaintzak etorkizuna izan dezan. Horretarako, gure aratxeen haragia zuzeneko salmentan eskaintzen dugu.

Abeltzaintza estentsiboa da gurea, eta, ingurumena errespetatu eta zaintzen dugu kontu handiz.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta AGB Nafarroako Aratxeak kontrolatzen dizkigute aziendak, eta, horretarako, aldian behingo kontrolak egiten dituzte behiak ongi eta osasuntsu daudela ziurtatzeko.

 

PRODUKTUAK

Haragi Sortak
(5, 10, 15 edo 30 kg)

KONTAKTUA

ARALARKO – Calle Abarrategi 45 31830 Lacunza (Nafarroa)