HARRI HERRI NEKAZARITZA
“Nekazaritza regeneratiboan eta permakulturan oinarrituz, Lurra-ren 27.000 m2 zaintzen.”
Honela laburbiltzen du Asierrek bere nekazal eta bizi proiektua, ilusioz eta lanez aurrera eramaten ari duena.
Bere lurrean, baratza, sendabelarrak eta barietate zaharreko fruitarbolak oilo ia-askeekin tartekatzen ditu.
Astero berak ekoiztutako produktuz betetako saskiak prestatu eta banatzen ditu eta asteartero Lakuntzako azokan egoten da bere postuan.
PRODUKTUAK
Barazkiak
Frutak
Arrautzak
Sendabelarrak
Krema naturalak
KONTAKTUA
HARRI HERRI NEKAZARITZA – Uharte Arakil (Nafarroa)