Azokaren VIII.en edizioa gardena, segurua, iraunkorra eta tokiko ekoizleekin osatua datorkigu. Nekazaritza jasangarria eta zaintzak plazaren erdigunean!
Erakunde antolatzaileok ilusioz heldu diogu berriro ere Arakil bailarako azoka tradizional honi. Helburua azokan parte hartzen duten eta azokaz gozatzera hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzea da, horregatik, aurtengoan bi eremu nagusi mantenduko dira: tokiko ekoizleen nekazaritza-merkatu gardena eta artisautza-merkatua. Azokak 10:00etatik 14:30etara irekiko ditu ateak.
Bertaratzen diren pertsonek tokiko nekazari eta abeltzainen kalitatezko eta ekoizpen agroekologikoko produktuak dastatzeko aukera izango dute: gazta, barazkiak, esnekiak, ogia, eztia…
Artisauen eremuan Arbaso elkarteko artisauen postuak egongo dira.
Goiza trikitilari eta gaita-jotzaileek girotuko dute, eta frontoiaren aldean haurrentzako joko eta tailerrak egongo dira, osasun neurri guztiak betez.
Inguruko jendearen parte-hartze aktiboa bilatzen da, espazioaren segurtasuna bermatuz, eta, aldi berean, agerian jarriz oso garrantzitsua dela bizitzarako ezinbestekoak diren alderdiak ikusaraztea, osasuna bera, elikadura eta zaintza ere.
Mezua argia da, azken pandemia urte honen ondoren, zaintza-lanen eta ingurunea eta pertsonak zaintzen dituzten eta elikadura osasungarria eta irisgarria bermatzen duten nekazaritza eta abeltzaintzaren garrantzia ezinbestekoa dugu. Bi alderdi horiek, askotan, bigarren mailan geratzen dira, ikusezin bihurtuta; hala ere, osasun-krisiaren unerik gogorrenetan, agerian geratu da komunitatean eta pertsonen bizitzan duten eragina.
Horregatik da premiazkoa da merezi duten zentralitatea ematea. Kasu honetan, azoka bat antolatuz, sinbolikoki baserritarrak plazaren erdigunera ekartzen dituena eta nekazaritza jasangarri eta sozialki justu baten balioak transmititzen dituena.
Beraz, hau guztiagatik, azokan parte hartzera, plaza eta postuetara hurbiltzera, kontzienteki eta arduraz gozatzera eta elikatzen eta zaintzen gaituen nekazaritza sentitzera animatu nahi zaituztegu.
Azokaren inguruko jarduera osagarriak
Irailak 9 – 18:00 “Arakilgo Bertako Barietateen Gida”ren Aurkezpena.
Tokia: Itxasperri (Egiarreta)
Landa-lan sakona egin ondoren, Arakilgo berrogeita hamar bizilagun baino gehiago elkarrizketatu ditugu, batez ere helduak. Irailaren 9an (osteguna), Arakilgo tokiko barietateen gida aurkeztuko dugu, nekazaritzako biodibertsitateari lotutako ezagutza tradizionalaren bilduma. 18:00ean izango da, Itxasperriko Santiago ermitan (Egiarreta). Jarraian, mahai-ingurua egingo da proiektu honetan parte hartu duten pertsona batzuekin.
Irailak 11 – 19.30etan: “TEMPRAREN GUARPENA” Dokumentala eta Solasaldia.
Tokia: Pikuxar (Irutzun)
Herri desberdinetako eta hainbat belaunalditako lau emakumeren bizi-esperientziei buruzko dokumentala. Euren kontakizunek bizitzari buruz hitz egiten dute, herriei buruz, emakume landatarraren ikuspegitik.
Antolatzaileak: Irurtzungo Udala, Arakilgo Udala, Sakana Garapen Agentzia, Plazaola turismo-partzuergoa, Euskal Herriko artisauen elkartea, Arbaso, Sakanako nekazaritza-ekoizleen elkartea, Belardi, EHNE-Bizilur nekazaritza-sindikatua eta Bidelagun, Sakanako turismo-elkartea.