JEINGENEKOA ESNEKIAK

Etxarri Aranatzen sortu, hezi eta bizi garen familia bat gara, betidanik animali eta lurrari lotuak egon gara. Baserritik bizitzearen nahiak, eraman gintuen etxeko erreleboa hartzera, baina aldaketa garrantzitsuak nahi genituen. Apostuaren norabidea garbia zen, lurretik hasi ta produktuaren bukaeraarteko zikloa gure eskutan egotea nahi genuen, hau da, behien elikadura ahal den neurrian guk landutako lurretan jasotzen dugu. Gure behien inguruan, jakin badakigu ez direla esne litrotan liderrak izanen, baina bai zeresana dutela kalitatean, hori bai da gure kalitatezko esnekiak egiteko dugun armarik garrantzitsuena..

PRODUKTUAK

Gazta Biguna

Gazta Freskoa

Gazta Ondua

Gazta Nata

Esnea

Jogurrak

KONTAKTUA

JEINGENEKOA ESNEKIAK – Kaxarna, 1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)