SUSTRAI GAZTATEGIA

Sustrai Gaztategia 2021ean sortua da Uharte Arakilen, Andia eta Aralar mendilerroen magalean gure familiak belaunaldiz belaunaldi mantendu duen ardi latxaren artaldearen balioa handitzeko ilusioarekin.
Era berean, lurraren azpian hasi eta, gure kasuan, gazta den antzinako elikagai honetan amaitzen den ziklo natural hau are gehiago ixteko saiakera da.

Artaldea maneiatzeko funtsezko printzipioa lurra eta animalia errespetatzea dugu, eta helburua gure ustiategiaren burujabetza. Gure larreak era naturalean lantzen ditugu, kaltegarria den laborantza saihestuz, ongarri kimikorik eta produktu fitosanitariorik gabe, lurrari etekinik onena ateratzen saiatuz, baina, aldi berean, lurra zainduz; hori behar beharrezkoa da. Horretarako ditugun tresnarik onenak belarrak behatzea eta artaldea bera dira, arrazionala, zuzendua eta birsortzailea den artzartzaren bidez.
Ardien elikadura belar natural freskoaz osaturik dago gehien bat, tarteka etxeko bazka lehorrez lagunduta eta transgenikorik gabeko pentsua kanpainian zehar. Negu amaieran, ardiak belar freskoa bazkatzen hasten direnean, lehenengo gaztak egiten hasten gara.Gazta modu tradizionalean egiten dugu, gure artaldeko esnearekin eta arkume gatzagiarekin. Pasta prentsatuzko eta gutxienez bi hilabetez ondutako gazta da, naturala edo ketua, Idiazabal JDBk ziurtatua.

 

PRODUKTUAK

 GAZTA NATURALA ETA KETUA

KONTAKTUA

660697603

kaixo@sustrai-gaztategia.com

uhartemsc@gmail.com

Atetoki Dermioa, 31840 – Uharte Arakil (Navarra)